BUELTATU

PROIEKTUAK

Diagnostikoa teknologikoa: Lurraldea

Enpresa-garapen teknologikoa sustatzeko mapa industrialak

Berrikuntzako eta adimen lehiakorreko irtenbidearen barruan, garapen-agentziekin elkarlanean egiten du lan zentro teknologikoak, enpresen garapen teknologikoari lagunduko dioten mapa industrialak eta lehiakortasun-planak egiteko asmoz.

Industriaren errealitate teknologikoa ezagutzeko, aukera berriak identifikatzeko eta 4.0 industriak enpresa-ehunduran egin dituen aurrerapenen kapilaritatea errazteko xedez, ad-hoc diseinatutako jarduerak eskaintzen ditu IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, tokiko ikuspegitik lagundu ahal izateko enpresen garapen teknologikoari.

Industria aztertzeko tresna dira lurralde-mapa industrialak. Horiekin, enpresen arteko interrelazioak balora daitezke, enpresa traktoreak identifika daitezke, eta enpresen oraingo nahiz etorkizuneko erronka nagusiak xehetasunez ezagutu daitezke. Bestalde, zentro teknologikoak garapen-agentziekin egiten du lan, industria bateko askotariko teknologien garapen-maila ezagutzea eta baloratzea ahalbidetuko duten jarduerak diseinatzeko.

IK4-TEKNIKERek ETEen zerbitzu-zorroa eguneratzen lagundu nahi du, garapen teknologikoaren bidez, dibertsifikazioa sustatuz eta balio-kate berriak sortuz, EAEko adimendun espezializaziorako estrategiarekin bat eginez. Horretarako, garapen sektoriala sustatzeko irtenbideak dauzka zentro teknologikoak, tokiko enpresek berentzat estrategikotzat jo diren sektoreetan dauzkaten aukerak identifikatzeko eta aztertzeko helburuarekin.

Industria garatzeko ideia berriak sortzea dakarte proiektu horiek.