BUELTATU

PROIEKTUAK

Adimen lehiakorreko irtenbideak, enpresen beharrei egokituta

Teknologikoki aurreratuta dauden sistemak, merkatuari buruzko ezagutza lortzeari begirakoak

Antolakundeei eta lehiakideei buruzko informazio estrategikoa eskuratzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta hedatzeko adimen lehiakorreko irtenbideak eskaintzen ditu IK4-TEKNIKERek, enpresako erabaki operatibo eta estrategikoak hartzeko orduan laguntzeko xedez.

Adimen lehiakorra funtsezko zutabeetako bat da enpresetako berrikuntza-prozesuetan, erabaki estrategikoak ingurunea hobeto ezagutuz eta arrisku gutxiagorekin hartzeko mekanismoak eratzea ahalbidetzen baitu. Hala, adimen lehiakorra prozesu sistematizatua bihurtu da, antolakundeetan erabakiak hartzeko informazio oso garrantzitsua ematen duena.

Testuinguru horretan, IK4-TEKNIKERek adimen lehiakorreko irtenbideak eta berrikuntzaren kudeaketan laguntzeko irtenbideak garatzen ditu, informazioa biltzeko, aztertzeko eta erabiltzeko prozesua zehazten eta sistematizatzen laguntzen duten tresnen bidez, erabakiak hartzeko orduan laguntza eskaintzeko xedez.

Zentro teknologikoak Knowit izeneko elkarlaneko tresna teknologikoa dauka, eta, erraminta horrekin, etengabe lor daiteke informazioa, eta sistematikoki aztertu.

Plataforma hori edozein antolakunderi egokitu dakioke, neurria edo antolaera edozein izanda ere. Bada, enpresa batean ezarri nahi bada, zehaztapen-, aholkularitza-, gaikuntza- eta jarraipen-faseak jarraitu behar dira. Horretaz gain, hodeian gorde behar dira datuak, mantentze-lanak egin behar zaizkio sistemari, eta eguneraketak egin behar dira.

Zergatik da hain garrantzitsua enpresetan adimen lehiakorreko irtenbideak ezartzea?

Garapen mota horien helburu nagusia ezagutzaren kudeaketa hobetzea, inguru lehiakorra hobeto ezagutzea, aukerak nahiz mehatxuak hautematea eta enpresetako erabakiak hobetzea da. Horrela bakarrik lortuko dira hainbat onura; hala nola, aldaketei eta joera berriei aurrea hartzea eta produktuen edo zerbitzuen garapena merkatuaren benetako beharretara egokitzea, merkataritza-emaitzak hobetze aldera.

Enpresan adimen lehiakorrak duen garrantziaren inguruan prestatuz eta sentsibilizatuz konbina daitezke irtenbide mota horiek, prozesu horietan sartuta dauden langileak hobeto kontzientziatzea nahi bada.