BUELTATU

ELKARRIZKETA

"Etengabeko berrikuntza da lehiakorra izateko modu bakarra"

Lorenzo Beltrán,
Beltrán Ascensores y Montacargas enpresako zuzendari nagusia

Duela 55 urte baino gehiago hasi zenetik, berrikuntza beti egon da parez pare Beltrán Ascensores y Montacargas enpresan, aurrera egin eta merkatuan lehiakorrak izate aldera. Elkarrizketan, ETE horrek berrikuntzaren alde egin duen apustu irmoari buruz hitz egin du Lorenzo Beltrán, Beltrán Ascensores y Montacargas enpresako zuzendari nagusiak.

1.- Berrikuntzak zer esan nahi ETE batentzat? Nola susta dezake ETE batek bere lehiakortasuna?

Berrikuntza ez litzateke ez beharrizantzat, ez betebehartzat jo beharko; gure egunerokotasunean dagoen beste lan bat da, eta horrela hartu behar dugu.

2.- Nola kudeatzen da berrikuntza Ascensores Beltrán enpresan?

Enpresaren jatorriak berak zehaztu zuen pixka bat. Bat-bateko zerbait balitz bezala ager daiteke, bat-batean iristen den ideia hori izan daiteke. Gero, ideia horri forma ematen saiatzen gara, ikerketa-prozesu bat abiaraziz eta xede lorgarriak bilatuz. Edo, bestela, aurretik xede zehaztuak daudelako kudeatzen den hori izan daiteke.

3.- Zuen enpresak zein iritzi zuen IK4-TEKNIKER bezalako zentro teknologikoen gainean, elkarlanean hasi aurretik? Nola aldatu da iritzi hori elkarrekin proiektu bat egin ondoren?

Uste dut 12 urte igaro direla dagoeneko IK4-TEKNIKER bezalako zentro teknologiko batekin lehenengo aldiz harremanetan jarri ginenetik. Eta, hasieran, bai, urruna iruditzen zitzaigun. Zentro teknologikoak oso esklusiboak zirela sentitzen genuen, eta ETEek egunerokotasunean behar duten horretatik urrun zeudela. Orain, ordea, beste edozein hornitzaile bezain hurbil sentitzen dugun zerbait da.

4.- Zer ekarri dizue IK4-TEKNIKERekin lan egiteak?

Gure beharretarako irtenbideak eskaintzen dizkigun hornitzaile hurbil batez gozatu ahal izatea eta bestela edukiko ez genituzkeen emaitzak eduki ahal izatea; izan ere, ez genuke edukiko IK4-TEKNIKERek bere lanei ematen dien balioa.

5.- Zein izan dira Knowit adimen lehiakorreko plataforma ezartzeak enpresara ekarri dizkizuen abantaila nagusiak?

Berrikuntza eguneroko lan bihurtzea ahalbidetu digu.

6.- Adimen lehiakorrak nola laguntzen dizue egunerokotasunean?

Batetik, merkatuan sortzen doazen berrikuntza eta joera teknologiko guztiek eskaintzen dizkiguten informazioa eta aukerak egunean edukitzea ahalbidetzen digu.

Eta, bestetik, gure sektoreko patenteen eta argitalpen teknologikoen berri edukitzen dugu, etorkizuneko joerak ezagutu eta horiei aurrea hartzeko.