BUELTATU

PROIEKTUAK

Diagnostikoa teknologikoa: Enpresak

Kide teknologikoen eta ETEen arteko lankidetza, erronka berriei aurre egiteko

IK4-TEKNIKERek diagnostiko teknologikoak eta kudeaketa industrialari buruzko diagnostikoak egiten ditu, enpresen lehiakortasuna areagotzeko.

Mundu-mailako eragile ugarik osatzen duten enpresa-ingurunean, ETEentzat ezinbestekoa da kide teknologikoekin elkarlanean aritzea, berrikuntza-programak aktibatzen laguntzen baitiete horiek, merkatuan lehiakortasuna eta indarra bermatzeari begira.

Gure inguruko enpresa-ehundura ETEek eta mikroETEek eratzen dute batez ere, eta laguntza behar dute beren berrikuntza-planak arrakastaz ezarri ahal izateko. Alabaina, enpresa-dimentsioa ez da oztopo gaindiezintzat hartu behar. Esaterako, Europako Batzordeak eskualdeko berrikuntza-polotzat jo du Euskadi, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren perspektiba konparatua eta pertzepzio-analisia txostenaren arabera (Innobasquek egin du txostena).

Testuinguru horretan, enpresaren errealitateari zeharo egokitutako diagnostikoak egiten ditu IK4-TEKNIKERek, enpresaren garapen teknologikoaren eta kudeaketa industrialaren egoera aztertzeko xedez, beharrak identifikatu ahal izateko.

Irtenbide horrek, berrikuntza-prozesuari euskarria eskaini eta digitalizazio-planen aktibazioa aurreikustearekin batera, etekinak eskaintzen dizkie enpresei; hala nola, lehiakortasuna areagotzea, prozesuak hobetzea eta prozesuetan nahiz zerbitzuetan berrikuntzak sartzea.