BUELTATU

AGENDA | 2015.04.28

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

Makina-erreminten eta koordenatu bidez neurtzeko makinen egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikoa

2015eko apirilak 28
IK4-TEKNIKER
Eibar, (Gipuzkoa)

Makina-erreminten eta koordenatu bidez neurtzeko makinen egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikoa aeronautika-sektorerako

IK4-TEKNIKERek makina-erreminten eta koordenatu bidez neurtzeko makinen egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikoari buruzko doako jardunaldi bat antolatu du. 2015eko apirilaren 28an izango da, IK4-TEKNIKERen instalazioetan (Eibar, Gipuzkoa).

Dimentsioak egiaztatzeko teknologia berriak ezagutaraztea da jardunaldiaren helburua; makina-erreminten eta koordenatu bidez neurtzeko makinen beharrizanei erantzuten diete teknologiok, haien doitasun-mailak bermatzeko eta iraunarazteko.

Jardunaldian, makinen egiaztapenari lotutako kontzeptuak aztertuko dira: doitasuna; abiadura (makina-geldialdien denborak murriztea); posizio-, zuzentasun-, angularitate- eta ortogonaltasun-erroreen zehaztapena; konpentsazio bolumetrikoa; 3, 4 eta 5 ardatzeko makinen egiaztapen automatikoa; etab.

Halaber, makina-erreminta baten egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikoari buruzko kasu praktiko bat erakutsiko da.

Jardunaldia aeronautika-sektoreko kalitatearen mantentze-lanen arduradunei eta teknikariei zuzenduta dago.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko, sakatu hemen