BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERek “Traceable in-process dimensional measurements” proiektua aurkeztu zuen METROMEET 2015en

Makina-erremintako neurketa dimentsionalera bideratua

Zentro teknologikoak “Traceable in-process dimensional measurements” Europako proiektuan egindako garapenak aurkeztu zituen.

IK4-TEKNIKERek parte hartu zuen METROMEET industria-metrologia dimentsionalaren nazioarteko konferentziaren 11. edizioan. Euskalduna Kongresu Jauregian (Bilbo) egin zen, 2015eko martxoaren 17an eta 18an.

Konferentzian, azken teknologietan egin diren aurrerapenak eta sektoreko hobekuntzak azaldu ziren, eta foro bat egin zen metrologiari eta industriako garapenari buruz eztabaidatzeko.

Besteak beste, hauek izan ziren aztergai: garapen digital eta optiko berriak, nanometrologia eta mikrometrologia, eta industria- eta produktibitate-prozesuak hobetzeko lan-metodo berriak.

Zehazki, IK4-TEKNIKEReko Ingeniaritza Mekanikoa Unitateak “Traceable in-process dimensional measurements” Europako proiektuan egindako garapenak aurkeztu zituen. Makina-erremintan hartutako neurrien problematikak aztertzen ditu proiektu horrek.

Konferentziari buruz

METROMEET erreferentea da industria-metrologia dimentsionalean. Izan ere, sektoreko nazioarteko profesionalak elkartzen ditu urtero, arlo horretako aurrerapenak azaltzeko eta produktuen kalitatearen eta ekoizpenaren eraginkortasunaren hobekuntzak planteatzeko.