BUELTATU

PROIEKTUAK

Makinen mantentze-lanak, lubrifikatzaileen osasunean oinarrituta

Mantentze-lan industrialak, ekipoek izan litzaketen akatsak prebenitzeko

IK4-TEKNIKERek zerbitzu integrala eskaintzen duen laborategi aurreratu bat dauka: egunean gutxienez 400 lagin aztertzeko eta haien diagnostikoak egiteko gaitasuna du, eta erantzun indibidualizatuak ematen ditu 24-48 orduan.

Industrian erabiltzen diren fluidoen propietate fisiko-kimiko, termiko eta tribologikoen jarraipen zorrotz bat egitea ezinbestekoa da substantzia horien propietateak bermatzeko, baina jarraipen hori lagungarria da, halaber, makinen egoera modu integralean egiaztatzeko, egon litezkeen hutsuneak diagnostikatzeko eta ekipamendu bakoitzerako berariazko mantentze-lan prebentiboen estrategiak diseinatzeko.

Industria-sektoreko enpresei zerbitzu integrala eskaintzen dien laborategi aurreratu bat dauka IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak: egunean 400 lagin baino gehiago aztertzeko eta haien diagnostikoak egiteko gaitasuna du, eta erantzun indibidualizatuak ematen ditu 24-48 orduan.

Zentro teknologikoko instalazioek aukera ematen dute mantentze-lan prediktiboetan oinarritutako diagnostiko-analisi bat egiteko fluido bero-emaileetarako (hala nola HTF eta gatz urtuetarako), eta, orobat, klimatizazio-sistemetan, eguzki-instalazio termikoetan, bero-trukagailuetan eta abarretan erabiltzen diren olio dielektriko, lubrifikatzaile, koipe eta hozgarrietarako.

Horrez gain, IK4-TEKNIKER gai da fluido industrialak garatzeko eta hobetzeko, zenbait aditibo erantsiz —hala nola nanopartikulak eta likido ionikoak— eta karakterizazio-teknika aurreratuak diseinatuz eta martxan jarriz merkatuko fluido berriei erantzuteko.

Erreferentzia-taldeek baliozkotu dituzte zentro teknologikoaren teknikak eta ekimenak, AENORek besteak beste, eta konparazio-azterketak egin dira beste laborategi batzuekin.