BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKEReko 14 teknikarik Lubrifikazioko Aditu Ziurtatu akreditazioa lortu dute

STLE eta ICML akreditazioen lorpena

Akreditazioek STLE eta ICML erakunde nazioartean itzaltsuen bermea dute.

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren jardueran, etengabe bilatzen da ikerketako bikaintasuna. Bide horretan, lubrifikazioan aditu izendatzen dituen ziurtagiri ofizial bat lortu dute oraintsu olio industrialen laborategiko hiru diagnostikatzailek, bi aholkularik eta bederatzi teknikarik.

Teknikariek Lubrifikazioko Aditu Ziurtatu akreditazioa lortu dute, lubrifikazioaren alorreko profesionalak lubrifikazioaren ingeniaritzaz ezagutza zabala duela egiaztatzen duen ziurtagiri independente bakarra.

Ziurtagiri horrek aitortzen die lubrifikazioen oinarrien ezagutza aurreratua dutela eta jardunbide onenak dituztela industria-sektoreko lubrifikazioko mantentze-lanetan. Akreditazioek nazioartean itzala duten STLE eta ICML erakundeen bermea dute.

Zentro teknologikoak bikaintasunean aurrera egiteko eta enpresa industrialei lubrifikazioaren inguruan ematen dizkien zerbitzuak zabaltzeko erabakia hartu du, eta, horretarako, zerbitzu integral berri bat eskainiko du, Lubrication Management; esparru horretan kokatu behar da, halaber, teknikarien ahalmenaren aitorpena.

Olio lubrifikatzaileen analisiez eta lubrifikazioaren kudeaketaren arloko aholkularitzaz gain, elementu mekanikoen hutsegiteen kausak diagnostikatzeko zerbitzu bat ere eskaintzen du zentroak, kostuak txikitzeko eta produktibitatea hobetzeko diseinatua. Gainera, IK4-TEKNIKEReko lubrifikazio-adituen taldeak trebakuntza-programa oso bat ere eskaintzen du, industriako enpresen beharretara egokitua.

Erakunde ziurtagiri-emaileak

ICML: International Council for Machinery Lubrication irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, lubrifikazioko profesionalei beren lanbidean arrakasta izaten laguntzen diena. Haien egiaztapen-azterketek ISO 18436 araua betetzen dute, eta mundu osoan egin daitezke, zenbait hizkuntzatan.

STLE: Society of Tribologists and Lubrication Engineers erakundeak hiru ziurtagiri eskaintzen ditu, hiru urterako balio dutenak eta ondoren berritu egin behar direnak. Ziurtagiri horiek ISO 17024 arauarekin bateragarriak dira.

Gure ziurtagiriak

ICML: International Council for Machinery Lubrication

  • Jorge Alarcon B.: MLA III, MLT I, LLA I
  • Irune Arizmendiarrieta: LLA I
  • Estibaliz Askasibar Ardantza: LLA I
  • Jose Ignacio Bayon: MLA I
  • Jose Ignacio Ciria: MLA I
  • Sarai Garrido Elustondo: LLA I
  • Marcos Gil Calvo: MLA I
  • Yesid Antonio Gomez: MLA I
  • Vanesa Gonzales Gonzalez: LLA I
  • Leire Legaristi Litago: LLA I
  • Jesús Terradillos: MLA II
  • Adolfo Malaga: MLA I
  • Asier Osoro Urizar: LLA I
  • Eneko Gorritxategi: MLA I

MLA: Machine Lubricant Analyst (mailak: I, II eta III) (ISO 18436-4, I)

MLT: Machine Lubricant Technician (mailak: I eta II) (ISO 18436-4, I)

LLA I: Laboratory Lubricant Analyst (mailak: I eta II) (ISO 18436-5)


STLE: Society of Tribologist and Lubrication Engineers

CLS (Certified Lubrication Specialist): Certified Lubrication Specialist STLEk lubrifikazioko profesionalentzat duen ziurtagiri bat da, lubrifikazioaren ingeniaritzako ezagutza baliozkotzen duena.

  • Adolfo Malaga
  • Jose Ignacio Ciria
  • Jorge Alarcon
  • Jesús Terradillos