BUELTATU

AGENDA | 2015.06

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

Automobilgintzan garbitasun-mailak zer garrantzi duen

2015eko ekaina
IK4-TEKNIKER
Eibar (Gipuzkoa)

Garbitasun-mailak automobilgintzan duen garrantziari buruzko jardunaldi bat antolatu du IK4-TEKNIKERek

Gaur egungo industrian, gero eta garrantzi handiagoa du piezen eta osagaien garbitasun-mailak, eta horri buruzko jardunaldi bat egingo du IK4-TEKNIKERek ekainaren hasieran.

Kalitatea bermatzeko betebeharren ondorioz, gero eta teknika zorrotzagoak erabili behar dituzte enpresek piezen garbitasun-maila handiagoa izan dadin eta inolako kutsadurarik izan ez dezaten.

IK4-TEKNIKER jabetzen da lehiatzeko abantaila handia ematen dietela sektore zorrotzenei kutsadura-iturri horiek identifikatzeak eta ondoren ezabatzeak.

Jardunaldi honetan, automobilgintza ardatz hartuta, garbiketa-jardunbideen ezarpenarekin lotutako kasu arrakastatsu batzuk eta izandako esperientzia industrial batzuk azalduko dira.