BUELTATU

AGENDA | 2014.06.02 - 06.07

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek BIEMH azokaren 28. ekitaldian parte hartuko du
2014ko ekainaren 2tik 7ra
BEC - Bilbao Exhibition Centre
1. pabiloia, C06 eta D05 korridoreak

IK4-TEKNIKERek BIEMH azokaren 28. ekitaldian parte hartuko du

IK4-TEKNIKER, urteak daramatzana makina-erremintari lotuta eta sektore horretan aditua, erakusketari izango da makina-erremintaren bi urtez behingo Espainiako azokaren 28. ekitaldian (2014ko ekainaren 2tik 7ra BECen, Bilbao Exhibition Centre), lantzen ari den teknologietako batzuen garapenak erakusteko.

IK4-TEKNIKERen standa 1. pabiloian egongo da —harroketa, metrologia eta CAD/CAM/CAEri buruzkoan, C06 eta D05 korridoreen artean—, eta 260 m2-ko eremua izango du. IK4 Aliantza Teknologikoaren bazkide estrategikoa den IK4-IDEKOrekin batera egongo da eremu horretan.

Standera gerturatzen diren bisitariek lehen eskutik ezagutu ahalko dute IK4-TEKNIKERek makina-erremintaren sektorean egiten duena zenbait erakusleren bidez, hala nola makina-erremintaren eta koordenatu bidez neurtzeko makinen egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikoaren erakusleen bidez, industria- eta zerbitzu-robotikako erakusleen bidez eta makina-erreminta autoeramangarrien prototipoen bidez.

Jardunaldi teknikoak

Ekitaldi honetan, IK4-TEKNIKERek aktiboki parte hartuko du makina-erremintaren sektorearen egungo egoera aztertzeko BIEMHk elkarte eta enpresa nagusiekin lehenengo aldiz antolatu dituen jardunaldi teknikoetan. Nagusiki, hiru gai landuko dira jardunaldietan: “Material konposatuen fabrikazioaren etorkizuna”, “Gehikuntzazko fabrikazioaren ikuspegia” eta “Makina-erremintari aplikatutako fotonika”.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus azokaren webgune ofiziala: http://www.biemh.com/

Flickr-en argazkiak ikusgai