BUELTATU

ALBISTEAK

Nabigazio autonomorako teknologia

IK4-TEKNIKERen robot gidaria modu autonomoan nabigatzeko gai da

IK4-TEKNIKERek fabrikatutako robot gidaria modu autonomoan nabigatzeko eta ingurune konplexuetan ibiltzeko gai da.

IK4-TEKNIKEReko Sistema Autonomo eta Adimendunen Unitateak zerbitzu-robot mugikor, autonomo eta "funtzio ugariko" bat garatu du, eta batez ere barruko inguruneetan laguntzeko jardueretara bideratutako oinarrizko gaitasun 'adimendunak' ditu.

Nabigazio autonomoaren gaitasunaren bidez, robot gidari hau ingurune konplexuetan, pertsonak dauden inguruneetan, alde batetik bestera joan daiteke urrunetik gidatu gabe. Horregatik, gai da beraren ezaugarrietara bereziki egokituta ez dauden inguruneetan nabigatzeko, ibilbideak planifikatuz eta gauzatuz, oztopoak saihestuz eta egoera konplexuetan berreskuratze-mekanismoak integratuz.

Robot honek bisitariak gidatuko ditu IK4-TEKNIKERen stand barruan, BECen, Barakaldon, ekainaren 2tik 7ra egingo den Makina Erremintaren Biurtekoaren hurrengo ekitaldian.