BUELTATU

ALBISTEAK

Zerbitzu-robotika: segurtasuna bermatzeko teknologia

IK4-TEKNIKERek zerbitzu-roboten segurtasuna bermatzeko teknologia garatu du

IK4-TEKNIKERek fabrikatutako robot gidariak hainbat segurtasun-mekanismo ditu pertsonak eta oztopoak detektatzeko.

Segurtasuna funtsezkoa da zerbitzu-robotikan, robotek pertsonak dauden lekuan mugitu behar baitute, eta haiekiko interakzioan modu seguruan aritu behar baitute.

Hala, IK4-TEKNIKERek garatu duen robot gidariak hainbat mailatako segurtasun-mekanismoak ditu.

Robotak hainbat sentsore ditu, inguruko oztopoak detektatzeko; bi laser: ultrasoinu eta infragorrikoak, robotaren zenbait ataletan ezarriak. Sentsore horien informazioa osagarria da, eta, haien bidez, robotak bere ekintza-eremuan dauden elementu estatikoak zein dinamikoak detektatzen ditu, eta, hala, bere mugimendua egokitzen du.

Robotak kinect sentsore bat du, ikusmen- eta sakonera-informazioa konbinatzen dituena, eta sentsore termiko bat, robotaren ekintza-erradioan dauden pertsonak detektatzeko erabilia bereziki.

Bumper bat, ukipen-sentsoreen sistema bat, ere badu, robotak elementu edo pertsonaren baten kontra jotzen duenean aktibatzen dena. Horrelakoetan, sistemak robota gelditzen du, eta robota berriro aktibatzen da kontaktua sentitzeari uzten dionean.