BUELTATU

ALBISTEAK

Egiaztapen bolumetrikorako teknologia: multilaterazioa

Egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikorako neurketa-teknika

IK4-TEKNIKERek teknologia berriak garatzen eta ezartzen dihardu, makina-erremintek eta koordenatu bidez neurtzeko makinek egiten dituzten errore geometrikoen egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikorako.

IK4-TEKNIKERen Metrologia Unitateak neurketa-teknologia garatzen dihardu, eta egiaztapen eta konpentsazio bolumetrikorako sistema berriak eta jarduera horiek egiteko prozedura egokiak proposatzen ditu. Ekipo berriak, multilaterazioa eta horren moduko beste teknika berri batzuk erabiltzeak aukera ematen du makina-erreminten eta koordenatu bidez neurtzeko makinen egiaztapen bolumetrikoa hobetzeko eta, ondoren, erroreak zuzentzeko.

Multilaterazio-teknikaren oinarria da makinan dagoen islatzaile mugikor baten eta makinaren bolumenean edo haren inguruan dauden estazio egonkor batzuen artean (neurketa-sistemek definituak) dauden distantzia edo joan-etorri erlatiboak neurtzea. Distantzia-neurri erredundante horien bidez, zehaztasun handiz finka daiteke egiaztapenean erabilitako puntu bakoitzean makinak espazioan duen kokapena eta orientazioa, eta, hala, gero, desbiderapen hori minimizatu egin daiteke makinaren kontrolaren zenbakizko konpentsazioaren bidez.