BUELTATU

AGENDA | 2014.06.02–06.07

IK4-TEKNIKER partaide:

Gehikuntzazko Fabrikazioa, Konpositeak eta Fotonika jardunaldi teknikoetan parte hartzea

IK4-TEKNIKERek Gehikuntzazko Fabrikazioa, Konpositeak eta Fotonika jardunaldi teknikoetan
egongo da.

Azoka honek, lehen aldiz eta berrikuntza gisa, Gehikuntzazko Fabrikazioari eta Konpositeei buruzko jardunaldi teknikoak antolatu ditu AFM-INVEMArekin, CIC marGUNErekin eta, besteak beste, IK4 Aliantzako hiru zentro teknologikorekin batera, eta IK4-TEKNIKERek haien antolaketan parte hartu du, eta jardunaldietan bertan ere parte hartuko du.

“Gehikuntzazko Fabrikazioaren Ikuspegia” jardunaldiaren barruan (ekainaren 3an izango da), IK4-TEKNIKERek hitzaldi hau emanez parte hartuko du: “Laser Cladding: estaltzeko, konpontzeko eta gehikuntzazko fabrikaziorako ekarpena” eta ekainaren 5ean, “Material konposatuen fabrikazioaren etorkizuna” jardunaldiaren barruan, IK4-TEKNIKERek “Makina-erreminten konpositeetako egituren diseinua eta kalkulua” hitzaldia emanez parte hartuko du.

IK4-TEKNIKERek "Makina-erremintari aplikatutako fotonika" jardunaldi teknikoan parte hartuko du baita. Jardunaldia, SECPHOk, Espainiako hegoaldeko Fonotika eta Optika Clusterrak, antolatu du, eta ekainaren 6an izango da.

Zentro teknologikoak konkretuki, “OilWear: fluido industrialak denbora errealean monitorizatzeko sistema berritzailea” kasu praktikoaren aurkezpenarekin parte hartuko du.

Jardunaldi horietan, gaian puntakoak diren zenbait enpresak eta ikerketa-zentrok parte hartuko dute, eta teknologia horiekin izan dituzten azken esperientzien eta aplikazioen, gaur egungo egoeren eta etorkizunari begira dituzten iritzien berri emango dute. Jardunaldiok 5. pabiloian egingo dira, BIEMH azokaren 28. ekitaldian.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus jardunaldi teknikoen gunea azokaren webgune ofizialean: http://www.biemh.com/eu/jardunaldi-teknikoen/jardunaldi-teknikoen-egitaraua/