BUELTATU

PROIEKTUAK

‘Laser cladding’: piezak materiala gehituz fabrikatzea

Estaldura eta konponketarako ekarpena

Gehikuntzazko fabrikazioko teknologia bat da, laser-sorta baten bidez eta berehala solidotzen den hauts-formako material metalikoa etengabe gehituz funtzionatzen duena.

Pieza metaliko baten mekanizazioa bi modutara egin daiteke: materiala kenduz edo materiala gehituz nahi diren ezaugarriak dituen pieza osatu arte. Bigarren bide horretakoa da Laser Cladding teknologia, IK4-TEKNIKERek Makina Erremintaren Biurtekoan aurkeztuko duena.

Gehikuntzazko fabrikazioko sistema bat da (materiala gehituz egiten da), laser-sorta baten bidez eta berehala solidotzen den hauts-formako material metalikoa etengabe gehituz egiten dena.

Sistema hori aspalditik erabiltzen da tamaina handiko piezak konpontzeko eta pieza metalikoen propietate mekanikoak eta korrosiokoak hobetzeko.

IK4-TEKNIKERen, hotzean eta beroan lantzeko altzairua duten egiturak sortu dira, nikelezko, titaniozko eta kobaltozko aleazioak dituztenak metal-oinarri desberdinen gainean, eta, gaur egun, tungsteno-karburo kapsulatuzko konpositeak kobaltozko edo nikelezko matrizeetan gehitzeko ahaleginean ari dira lanean.

Prozesu horiek ez dira beti makinaren konfigurazioan bertan instalatuta egoten.

IK4-TEKNIKERen, buru mugikorra eta mahai finkoa dituen robotean egiten da lan, geometria ia prismatikoa duten piezetan edo biraketa-piezetarako plater zatitzailean. Sistemak duen burua norabide jakin batzuetan mugi daiteke, baina mugak ditu geometria zailak egiterakoan. Hori dela eta, alderantzizko eredu batean ere badihardu lanean IK4-TEKNIKERek, buru finko eta mahai mugikorreko eredu batean.