BUELTATU

AGENDA | 2014.04.07-04.11

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek tailer batean parte hartuko du EUROSUNMED proiektuaren esparruan
2014ko apirilaren 7tik 11ra
Rabat (Maroko)

IK4-TEKNIKERek tailer batean parte hartuko du EUROSUNMED proiektuaren esparruan

2014ko apirilaren 7tik 11ra, EUROSUNMED europar proiektuko kideek eguzki-energia kontzentratuari, energia metatzeari eta sareko integrazioari buruzko tailer batean parte hartuko dute International School-en eta Workshop on Photovoltaics, Concentrated Solar Power, Storage and Grid Integration-en barnean, Moroccan Foundation for Advanced Science, Innovation and Research (MAScIR) fundazioan, Rabaten (Maroko).

Ekitaldi horretan, IK4-TEKNIKERek hiru txosten aurkeztuko ditu: eguzki-energia kontzentratuari buruz, elektrizitatea metatzeko sistemei buruz eta beroa metatzeko sistemei buruz.

Saioak lau egunetan antolatuko dira. Egun horietako batean, jardunaldi bat izango da adituek energia berriztagarrien sorkuntzaren alorreko azken garapenen berri emateko. Jardunaldi hori REELCOOPekin (Research Cooperation in Renewable Energy Technologies for Electricity Generation) lankidetzan antolatu da.

Eguzki-energia aprobetxatzeko teknologiak

Maroko, pixkanaka, eguzki-energia termikoko lehen zentralak eraikitzen hasi da, AEBn eta batez ere Espainian —munduan erreferentea da teknologiari eta industriari dagokienez— instalazio ugari martxan jarri ondoren. Era berean, gero eta eguzki- eta haize-potentzia handiagoa izanik, Maroko ohartu da garrantzitsua dela soberakin-garaietan energia-kantitate handiak metatzea gero kontsumo handiagoko orduetan erabiltzeko.

Gai horrek eta beste gai interesgarri batzuek bultzatuta, Afrikako iparraldeko herrialde horrek jardunaldi horiek antolatu ditu, non alor horietako teknologo garrantzitsuak izango baitira. Horrez gain, energia berriztagarrien sektoreko profesionalak eta ikasleak izango dira ekitaldian.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus tailerraren webgune ofiziala:http://www.eurosunmed.eu/news/eurosunmed-international-school-and-workshop-photovoltaics-concentrated-solar-power-storage-and