BUELTATU

AGENDA | 2014.07.08-07.10

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek PHME14 biltzarrean parte hartuko du
2014ko uztailak 8-10
Nantes, Frantzia

IK4-TEKNIKERek PHME14 biltzarrean parte hartuko du

IK4-TEKNIKEReko Informazio Sistema Adimendunen Unitateak bigarren urtez jarraian parte hartuko du Europako PHME biltzarraren bigarren edizioan —The 2nd European Conference of the Prognostics and Health Management Society—, eta "Motor current signature analysis for gearbox health monitoring: experiment, signal analysis and classification" artikulua aurkeztuko du.

Artikuluaren gaia da nola erabili makina industrialen barne-seinaleak engranaje-kaxen "osasun-egoera" monitorizatzeko (aeronautikaren eta makina-erremintaren sektorean, adibidez,), eta GPS (Gear Prognosys Simulator) saiakuntza-bankuan lortutako emaitzetan oinarrituta dago.

Biltzarra PHM Society-k antolatu du “7th European Workshop on Structural Health Monitoring”ekin lankidetzan, eta industria-sektoreko adituak —energia, industria aeroespaziala, garraioa, automobilgintza eta automatizazio industriala, besteak beste— eta zenbait herrialdetako zientzialariak eta ikerlariak bilduko ditu, ingeniaritza estrukturalaren alorrarekin lotutako azken ekarpenak eta gaiak aurkezteko eta eztabaidatzeko. Biltzarra Nantesen (Frantzia) izango da 2014ko uztailaren 8tik 10era bitartean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus biltzarraren webgune ofiziala: https://www.phmsociety.org/events/conference/phm/europe/14