BUELTATU

ALBISTEAK

IK4-TEKNIKERek EWEA 2014 ekitaldian parte hartu zuen

Zentro teknologikoak 6. pabiloian 6B22 standean egin zuen bere eskaintza energia eolikoaretzat

Zentro teknologikoak lubrifikatzaile bidezko mantentze-lan prediktiboa; lineako sentsore optikoen garapena eta biltegiratze-teknologien garapenaren ezkaintza aurkeztu zuen.

EWEA 2014 energia eolikoari buruz Europan urtero egiten den ekitaldietan garrantzitsuenetakoa da. Energia eolikoaren industriak informazioa trukatzeko eta produktu eta zerbitzuetako azken aurrerapenen berri elkarri emateko nazioarteko plataforma da.

Ekitaldian —aurten martxoaren 10etik 13ra izan zen Bartzelonan—, ekitaldi ugari izan ziren: hitzaldiak, Europako politikari buruzko eztabaidak eta finantza-gaiei, erronka eta aukerei buruzko eztabaidak. Horrez gain, erakusketetarako eremu bat izan zuen, eta han izan zen IK4-TEKNIKER.

Zentro teknologikoak 6. pabiloian 6B22 standean egin zuen bere eskaintza: lubrifikatzaile bidezko mantentze-lan prediktiboa; zenbait fluxuren ezaugarri espezifikoak neurtzeko lineako sentsore optikoen garapena, ekoizpena eta komertzializazioa; haietatik eratorritako zerbitzuak eta biltegiratze-teknologien eta Redox fluxuaren teknologiaren garapena.

Biltzar honek, 2013an, energia eolikoaren hornikuntza-kate osoko 8.500 parte-hartzaile inguru eta 400 erakusketa baino gehiago izan zituen, eta ikerketa-sareak sortzeko eta harremanak egiteko aukera eman zuen 2014an.