BUELTATU

AGENDA | 2014.06.02-06.07

IK4-TEKNIKER partaide:

IK4-TEKNIKERek BIEMHaren 28. ekitaldian parte hartuko du
2014 ekainaren 2etik 7ra
BEC -Bilbao Exhibition Centre

IK4-TEKNIKERek BIEMHaren 28. ekitaldian parte hartuko du

IK4-TEKNIKERek BIEMHean parte hartuko du aurten ere. Makina-erremintaren bi urtez behingo Espainiako azoka, 28.a, 2014ko ekainaren 2tik 7ra egingo da BECen (Bilbao Exhibition Centre). Iaz bezala, IK4-IDEKOrekin batera egongo da standean, IK4 Aliantza Teknologikoan duten lotura dela eta.

Standa 1. pabiloian egongo da, harroketa, metrologia eta CAD/CAM/CAEri buruzkoan, C06 eta D05 korridoreen artean, eta 260 m2-ko eremua izango dute bi zentro teknologikoek.

IK4-TEKNIKERek hainbat atal aurkeztuko ditu, eta gaur egun aritzen den sektore batzuetako azken garapenak erakutsiko ditu.

2014ean “Think big, think biemh” eslogana du azokak, eta dagoeneko 940 erakusketarik eta 25 herrialde baino gehiagotako enpresek jakinarazi dute han izango direla. Fabrikatzaile eta banatzaile garrantzitsuenak bilduko dira, mundu osoko bisitariek zuzenean ezagut ditzaten beren espezialitatean lider diren enpresen azken garapenak, teknologiak eta zerbitzuak.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus azokaren webgune ofiziala: www.biemh.com