BUELTATU

AGENDA | 2014.06

IK4-TEKNIKER antolatzaile:

Hirugarren CarbonInspired Workshop-a antolatu du IK4-TEKNIKERek
2014ko ekaina
IK4-TEKNIKER, Eibar

Hirugarren CarbonInspired Workshop-a antolatu du IK4-TEKNIKERek

Aurreko saioetan izandako arrakasta eta gero, datorren ekainean, hirugarren CarbonInspired Workshop-a antolatuko du IK4-TEKNIKERek. “Nanopartikulak erabiltzea industriarako” izenburua izango du, eta CarbonInspired 2.0 proiektuaren parte da.

Jardunaldi honen helburua da proiektuko aurrerapen zientifiko garrantzitsuenen berri ematea enpresei, eta, enpresek nanopartikulei buruz duten ezagutza handitzea. Gainera, lehen eskutik ezagutuko dituzte kasu arrakastatsu batzuk, balio erantsi handiko produktuak garatzeko nanomaterialak sartzearen alde egin duten enpresa ekintzaileenak.

CarbonInspired 2.0 proiektuak onlineko prestakuntza-plataforma bat jartzen du enpresen eskura, enpresetarako nanoteknologiei buruz duten ezagutza handitzeko —malgutasunez eta edonoiz—, horrela lehiakorragoak izango baitira.

Horretarako, edukiak aldizka eguneratzen dira, eta gai interesgarriei buruzko ikastaroen berri ematen da, hala nola nanopartikula-tipologiei, haien maneiuko eta prozesaketako segurtasunari eta haien karakterizazioari buruzkoak.

Informazio gehiago

Informazio gehiago behar izanez gero, jo proiektuaren webgunera: http://carboninspired2.com/